Testuingurua
Testuko hitzak eta esapideak
5 Olerkian hauxe esaten da:
garden-gardena da gure herria inguratzen duen errekako ura
Ideia bera honela ere esan liteke:
- txit gardena da, oso gardena da, garden askoa da, guztiz gardena da, ezin gardenagoa da...
Zure koadernoan erantzun: nola jarriko zenituzke olerkian ondoko esaldiak?:
- Oso ederra da gure umea...
- Oso iluna du larrua...
- Oso gozo hitz egiten du ...
6 Jarraitu binaka lanean.
Olerkiko zenbait esalditan agertzen diren hitz batzuk beltzez jarri dizkizuegu, kontrakoak jar ditzazuen.
Baina kontuz!, hitz horiek aldatzeak beste batzuk aldatu behar izatea dakar batzuetan.
Adibidez:
- Kuartzek gozoki astintzen dituzte hegalak uretan.
- Kuartzek zakarki astintzen dituzte hegalak uretan.
Kuartzek ez dituzte zakarki astintzen beren hegalak.
Beraz, kuartzek jarri beharrean, zakarki astintzen dituen beste hegaztiren bat jarriko dugu: ahateek, adibidez.
Honela geldituko da:
- Ahateek zakarki astintzen dituzte hegalak uretan.
Zuek gauza bera egin koadernoan: aldatu lehenik beltzez jarri dugun hitza, beraren kontrakoa jarriz, eta gero aztertu egia izan daitekeen.
Ezin bada, egin beste hitzetan ere beharrezko diren aldaketak.
- Uda heldu da eta bozkarioz dago jendea.
- Ene emaztea, makurturik, axedrez taula bat marrazten ari da;
- Ene semetxoak orratzak okertzen ditu amuak egiteko.
- Ni gaixorik nago, osasuna besterik ez dut nahi.